Mendabiako ingurabidea

(Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Peyco
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua
Adjudikazioaren zenbatekoa: 11.447.510,10 euro
Hasiera-data: 2.009ko iraila
Amaiera-data: 2.010eko abendua
Kokalekua:
Mendabia (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
Inmaculada De las Cuevas

 

Proiektu honen xedea NA-134 errepidea Mendabiako hirigunetik igarotzen denean herriko ingurabide bat eraikitzea da.

Ingurabidea Mendabiak mendebaldean hasten da 40 m-ko diametroa duen glorieta batekin, NA-134 errepidearen PK82tik hurbil.

Ondoren, ipar-ekialderantz jarraitzen du, Mendabiako kanala gurutzatzen du eta bihurgune zabal bat eta gero Mayor ibaiaren amildegirantz doa, Mendabia Elizagorriarekin lotzen duen NA-6310 errepidearen azpitik pasatuz. Gune horretan, Mendabiarako norabidean, 30 metroko diametroa duten eta eskuiladean kokatuta dauden bi glorietaz osatutako lotune bat eraikitzen da.

Gero, ingurabideak Mayor ibaiaren amildegia 275 metro inguruko luzera duen egitura baten bidez, eta bihurgunean, gainditzen du hego-ekialderantz bideratuz.
Bideak zuzen jarraitzen du eta Corral de la Ermita eta Lizarrako Bidea deritzen bideek zeharkatzen dute gaineko pasabideen bidez.

Azken bide horretatik aurrera, ibilbideak hegoalderantz biratzen du Castora amildegia 105 m-ko egitura batekin gurutzatzeko.

Ondoren, Ebroko Abelbidearekin gurutzatzen da, zeina ingurabidearen gaineko beste pasabide baten bidez gainditzen den. Azkenik, ingurabidea berriro konektatzen da NA-134 errepidearekin PK 78an glorieta forma duen eta 40 metroko diametroa duen elkargune batekin.