Zizur Nagusiko euri uren kolektoreak handitzea: 1. fasea

Zizur Nagusia (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.,  David Ochoa Casadamón.
Sustatzailea:
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.
Adjudikazioaren zenbatekoa:
3.615.129,02 €
Hasiera-data:
2.014ko iraila

 





 

Obra honetan Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariek idatzi zuten “Zizur Nagusiko urbanizazioan euri uren kolektoreak handitzea: 1. fasea” proiektuan jasotzen diren lanak exekutatu dira.

Helburua Zizurreko Urbanizazioaren hegoaldean dauden euri urak husteko sistema handitzea zen, halako moduz non azken urteotan euri-jasa handiak egon direnetan gertatu den moduan garajeak eta etxebizitzak urez bete ez daitezen.

Obra argi eta garbi ezberdintzen diren bi esparrutan garatu zen.
Eremu irekietan, hustubidea 1.340 metro linealetan barrena 1.800 mm-ko hodi batetik igarotzen da. Planoaren gaineko ibilbidean, noranzko aldaketak putzuetan egiten dira, zeinak in situ egindako kutxatilak diren, P02n gutxienez 2,70eko sakonera duten eta 9101ean 6,75ekoa (lotura 1 kolektorearekin).

Hirigunean 1 eta 3 kolektoreak garatzen dira. 1 kolektorea 1.800 mm-ko diametroa duen hodiarekin egin zen, eta azkeneko tartean 1.500 mm-koarekin. Amaitzeko, 3 kolektorea besteekiko independentea da. Jarduketa honetan 600 mm-ko hormigoi armatuzko kolektorea berritu zen, diametroa 1.000 mm-tara eta eremuaren arabera 800 mm-tara handituz. Halaber, beharrezkoa izan zen hustubide guztiak hartzea. 3 kolektorea exekutatu aurretik, beharrezkoa da kontrako gurpilbidean (mendebaldea) esku-hartzea bazter horretan zeuden hustubideak hartuko dituzten azpikolektoreak egiteko eta kolektore berrira isurtzeko. Behin-behinean, konexioa zegoenaren gainean egiten da, eta 3 kolektorea egiteko suntsitzen den neurrian, isurien emariak putzu berrietan sartuz joaten dira. Emarien inkorporazio horrek etengabe ur jarioarekin lan egitea eskatzen du; hori dela-eta, kasuan kasuko bypass edo desbideratzeak prestatzea beharrezkoa da.