FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: LKS Ingenieria Sustatzailea: URA Ur Agentzia/Agencia Vasca del Agua Adjudikazioaren zenbatekoa: 2.225.098,97 euro Hasiera-data: 2004ko ekaina Amaiera-data: 2.006ko ekaina Kokalekua: Arrasate (Gipuzkoa) Obraren zuzendaritza: Alberto González Sarmiento
|
|
Proiektu honetako obren xedea Aramaio ibaiaren arroko hondakin-urak Deba Goienako hodi biltzailean sartzea da, Epeleko plantan tratatuak izan daitezen, baita Otalora Lizentziatua kalearen estalduraren isurbidearen gaitasuna areagotzea ere, dagoen estalduraren zati bat lehertuz hutsarte bakarra izango duen beste bat eraikitzeko, eta beste tartearen sekzioa handituz.
Obrak Gesalibarreko Ospitale Psikiatrikoaren inguruan hasten dira eta Aramaio eta Deba ibaiek bat egiten duten tokian amaitzen dira. Eraikiko den biltzaile nagusiak 5.488 metroko luzera du osotara.
Funtsean obrak biltzaile, kontrol-putzuak , estaldura berriak eta Santa Barbara parkean oinezko pasabide bat egitean datza.
Obra lineala izango da, zeinaren ibilbidea hein handi batean eremu urbanizatutik eta bide publikoetatik igaroko den, ibilgailuen zirkulazioan eta zerbitzuengan eragin nabarmena izango duena.
Gainera, hirigunean bi estaldura berri barne hartzen ditu, Aramaio ibaiaren eta Matzerreka errekaren urak isurtzeko gaitasuna areagotzeko, izan ere, aipatutako eraginak nabarmen okertzen dituzte.
|