Belartza hornitzea

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: SESTRA Ingeniería y Arquitectura
Sustatzailea:
Aguas del Añarbe – Añarbeko Urak, S.A.
Adjudikazioaren zenbatekoa:
2.433.466,76 euro
Hasiera-data:
2005ko abendua
Amaiera-data:
2.006ko urria
Kokalekua:
Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza:
Jorge Lamazares Arrizabalo

 




  Proiektu honen helburua Añorgako errekan orain dela gutxi Zuatzu, Amasorrain eta Belartza 1ean eman diren garapen urbanisitikoak direla-eta goiko aldean edateko uraren horniduran dauden gabeziak konpontzea da.

Etorkizunean arazo horiek areagotu egingo dira Belartza 2n eta Atxotxa-Errekan egingo diren jarduketekin, izan ere, gaur egun eremu hori Oriaventako biltegitik hornitzen da.

Planteatutako eskema orokorraren osagai nagusia Aingeru Zaindariaren bidean, Igarko Gainaren parean, 4.675 m3-ko edukiera duen biltegi bat eraikitzea da. Ia karratuak diren eta aldeetako bat banatzen duten bi ontziz osatuta dago. Haien artean, erdia fatxada nagusiaren aurrean geratuz, giltzen ganbera dago.
Bi ontziak bi metrotako sakoneran erdilurperatuta geratuko dira. 40 zentrimetroko lodiera eta zimendu-lauzaren gainean 4,5 metroko altuera duten hormigoi armatuko hormekin egiten dira. Lauzak 40 zentimetroko lodiera du eta bi ontzietarako komuna da. Haietatik 50 pilare ateratzen dira, zeintzuen gainean biltegiaren estalkia eusten den, era horretan, hormetatik independente sostengatuz. Giltzen ganbera ontzien antzeko planteamendu batekin eraiki da eta zimendu-lauza batetik sortzen diren lur eustorma sorta batez osatuta dago.