Bidasoa ibaiaren gaineko izokin eskala

(Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: LKS Ingeniería
Sustatzailea:
Nafarroako Gobernua
Adjudikazioaren zenbatekoa:
140.720,15 euro
Hasiera-data:
2007ko abendua
Amaiera-data:
2008ko urtarrila
Kokalekua:
Bera/Vera de Bidasoa (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
Jesus Usechi Santamaría

 





  Bidasoa ibaian arrainentzako eskala bat eraikitzea planteatu zen presa txikia Electra Irún-Endara S.A enpresaren zentral hidroelektrikoaren ur hargunetik salbatzeko, halako moduz non Bidasoa ibaiko arrain espezien migrazio mugimenduak ahalbidetuko diren (amuarrainak, izokinak, astunak…).

Konponbidea zentral hidroelektrikoaren ur hargunera tako kanalari lotutako eskala berri bat eraikitzea izan zen, obrak amaitzerakoan lehenagotik zeuden bi eskalak itxiz.

Oraska edo putzu laukizuzenak aukeratu ziren, haien bereizketa-trenkadetan kokatutako isuriontzi lateral alternatiboez komunikatutakoak. Tarteko trenkadetan hartutako altuera 2,65 metrokoa izan zen, eta kokatuta doazen kanaleko kutxen altuera 3,00 metrokoa.

Eskala hormigoi armatukoa da eta U formako ebakidura izango du, altuera aldakorra eta 1,85 metroko kanalaren kanpo zabalera duten hormekin.

Hormek 30 cm-ko lodiera dute altxatuta eta 40 cm-ko ertza dute zapatan, tarteko trenkadak ordea 15 cm-ko lodierarekin egin ziren.

Eskotadura lateralak 0,40 x 1,725 m2-ko ebakidura du, eta barneko zuloak 0,30 x 0,30 m2-koa. Halaber, 30 cm-ko luzera eta 2,25m-ko alteura zuen deflektore bat jarri zen eskotadura lateraletik 15 cm-tara, hartara barreiadura energetikoa hobetzeko eta arrainak ibaian gora doazenean jaits daitezen laguntzeko.

Eskalan ura sartzeko 97,5 cm-ko altuera eta 40 cm-ko zabalera duen eskotadura murgildu baten bidez egin zen, oinarritik 20 cm-tara kokatutakoa, deflektore moduan funtzionatzen duena. Uren irteera 35 cm neurtzen dituen eta oinarrirainoko sakonera duen eskotadura baten bidez egin zen, presa txikiaren ondoan kokatuta dagoena.