Larrasoañako HA800 hodia egonkortzea (II. fasea)

LARRASOAÑA (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Pablo Santillán Mora
Sustatzailea:
Iruñerriko Zerbitzuak S.A.
Adjudikazioaren zenbatekoa:
280.123,69 €
Hasiera-data:
2.013ko abuztua
Amaiera-data:
2.013ko urria
Obraren zuzendaria:
Pablo Santillán Mora
 

 





 
Obra Esteribarri dagokion Larrasoañako Kontzejuan garatu zen, Nafarroan. Hirigunearen iparraldean eta Iruña-Frantzia N-135 errepidearen bestaldean dagoen mendiaren hegala egonkortu zen, bere mugimenduak Iruña Eugiko urtegitik hornitzen duen xaflazko atorra duen hormigoizko hodiari eragiten baitzion.

Proiektuan aurreikusten zen drainatze sare sakon bat egitea (5 metro batez beste) eta mikropilote finkatuen pantaila bat gauzatzea eremu sentikor eta kaltetuenean.
Obraren exekuzioak hainbat jarduketa eremu hartu zituen:
-1. eremua: Larrasoañako ur biltegiak eta 18. etxolako bentosak mugatzen duten eremua. Bertan, 155,22 metro linealeko eta batez beste 5 metroko sakonera duen drain bat egin zen.
-2. eremua: Eremu honetan bigarren drain sakon bat egin zen, 73,13 ml-ko luzera eta aurrekoaren antzeko ezaugarriak zituena, baina zirkulazioaren kontrako noranzkoan; hortaz, beharrezkoa izan zen bertatik ateratzeko tarte bat egitea, 25,39 m-ko luzerakoa. Gune honetan mikropilote finkatuen pantaila bat gauzatu zen, dren baten irteeratik igarotzeko etendura bat zuena.

Mikropiloteen pantaila mailakatutako 4 tartetan garatzen da, 18 mikropilote eta 9 finkagailu (1. tartea), 33 mikropilote eta 16 finkagailu (2. tartea), 30 mikropilote eta 15 finakagailu (3. tartea) eta desbideratutako 6 mikropilote 2. Dren sakonetik irteteko igarobidearen eremua osatzen duen 4. tartean.
Mikropilote bakoitzak 200 mm-ko diametroa, 155mm diametroa eta 8mm-ko lodiera duen armazoi tubularra du, piloteen artean 70 cm-ko tartea eta 12 metroko luzera (armazoi tubular jarraiarekin).

-3.eremua: Iparralderago eta Larrasoañako hirigunetik urrunen kokatuta dagoen gunea da. Sarbideak 48,50 metroko luzera du, eta tarte honetan hodia kaltetu lezakeen gainzama saihesteko lurbete txiki bat duen lurraen birpelfilatu bat ere.1 eta 2 eremuetan bezala, hemen ere dren sakon bat eta irteera bat egin ziren, kasu honetan nagusiak 39,67 ml-ko luzera izan zuen eta irteerak 27,58 ml-koa.