Ormaiztegi sanotzeko proiektua

(Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Adjudikazioaren zenbatekoa:
3.101.341,43 euro
Hasiera-data:
2006ko urtarrila
Amaiera-data:
2007ko martxoa
Kokalekua:
Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza:
Elena Aguirre Sánchez eta Arantxa Unzurrunzaga Iturbe

 





 

Proiektuaren xedea Ormaiztegiko eta Salvatore auzoko hondakin-urak etorkizunean Anzizarren dagoen Oriako hodi biltzailean sartzea da. Ormaiztegi eta Anzizar artean hodi biltzaile nagusi bat egitea proposatzen da, osotara 4.327 metroko luzera eta 30 eta 50 cm arteko diametroa izango duten hodiak izango dituena; 338 m-ko luzera izango duten hiru adar, kolektore nagusian igarotzen ez den poligono industrialetako urak sartzen dituztenak; hirurogeita bost kontrol-putzu eta ekaitzen bi gainezkabide kolektore nagusiaren hasieran eta amaieran. Ibilbidea landa eremutik igarotzen da batez ere, malda minimoa milako bostekoa (5%0) izanik. Berezitasun nagusiak bost bidegurutze eta ibaien hamar gurutze dira. Hoditeria lur erreten batean lurperatuta doa, 0,7 eta 8,0 metroko sakoneran. IV ASTM klaseko hormigoi armatuzko hoditeri batez osatuta dago, hormigoizko oinarri baten gainean kokatutakoa 120º-tara bermatuta eta hodien gainean 15 cm arte material pikordunez babestuta. Gainerako lur erretena aukeratutako zoruarekin beteko da gurutzebideetan izan ezik, han betegarri ezberdinak erabiliko dira proiektuko planoetan definitutako motaren arabera. Lur erretenak, tarte jakin batzuetan duten entitatea dela-eta, habetuta doaz eta sakontasuna sei (6) metro baino handiagokoa denetan aurre zanga bat egiten da.

Hortaz, obra lineala da non zeregin nagusiak lur mugimenduak, hoditeria, fabrika-obrak eta berrezartzeak diren.

EZAUGARRI NAGUSIAK:        
Lur erretena:    3.877,21 ml
Harri-lubeta: 1.259,34 m3
Hormigoi armatuzko hoditeria: 4.652,57 ml
Nahasketa bituminoso beroak: 691,34 Tn
Indusketa: 1.224,15 m3
Betegarria: 131,00 m3
Altzairu herdoilgaitzezko hodiak: 30,00 ml
Galdaketa hodiak: 447,00 ml
Hormigoia: 90,33 m3
B-500S altzairua: 7.679,00 kg