Iñurritzako Biotopoaren ingurumen-hobekuntza

ZARAUTZ (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Girder Ingenieros
Sustatzailea:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Adjudikazioaren zenbatekoa:
1.081.854,98 €
Hasiera-data:
2.009ko abuztua
Amaiera-data:
2.009ko urria
Obraren zuzendaria:
Felipe Álvarez Rodríguez

 

 





 
Iñurritzako biotopoan ingurumen-hobekuntzak egiteko obran honako jarduketak burutu ziren:
- Ur gozoko kostako urmaela osatzea: ur gozoko hezegune bat sortzen da eremuaren kota murriztuz. Sakonera ezberdineko ur gozoen urmael bat sortzeak eta oso ezponda suabeko irlak egoteak hegazti migratzaileak gelditzea bultzatzen du, eta aldi barean, biotopoa aldatzen du.

- Padurak berreskuratzea: Eskuineko bazterrean padurak zabaldu egiten dira eremuko kota murriztuz, oso malda gutxiko azalerak sortuz, mareen arabera urperatuko direnak. Hezegune horiek sortzeak hegazti espezie askorentzako elikagaiak egotea dakar.

- Zerbitzuak aldatzea: Hondakin-uren kolektorearen, kanalizazio elektrikoen, horniduren ibilbidea aldatzen da paduretatik kanpo gera daitezen eta hobe mantendu dadin.

- Bideak egitea: Ezkerreko bazterrean, Zubiaurre-Berri, oinezkoentzako bide bat berregiten da hondartzako harearen akabera batekin.