Saigotseko tunela birgaitzea
eta mendi-hegala egonkortzea

SAIGOTS (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Pablo Santillán Mora    
Sustatzailea:
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A
Adjudikazioaren zenbatekoa:
397.617,77 €
Hasiera-data:
2.013ko iraila
Amaiera-data:
2.013ko azaroa
Obraren zuzendaria:
Pablo Santillán Mora

 

 





  Saigotseko tunela izena ematen dion herrian kokatuta dago eta Alduidesetik Iruña-Frantzia NA-138 errepidearen 1 Km eta 2 Km artean mendia gurutzatzen du, errepide horren ezkerretara geratuz. Saigotseko tunelak, errealitatean eremua sekzio osoan induskatutako galeria bat denak, 359m-ko luzera du osotara. Horietatik 163m bobeda hormigonatu batez estalita daude eta gainerako 196m-ek, pinoia zein giltzarria, ez dute estaldurarik.

Barneko dimentsioak 3.0m zabalera eta 3.0m altuerakoak dira. Galeria horren barruan Ø1000mm-ko diametroa duen tutu bat dago. Hormigoizkoa da, xaflazko atorra du eta Urtasuneko ETAPetik Mendillorriko biltegietara –Iruña hortik hornitzen da– ura garraiatzen du.

Galeriaren barneko egonkortasuna bermatuta zegoen arren, pinoietatik zein giltzarritik tamaina txikiko harriak erortzen ziren etengabe, eta horrek errutinazko ikuskatzeak egiten dituen langileak arriskuan jartzen zituen.
Tunelaren egonkortasunari dagokionez, gunitatuaz eta buloiak jartzeaz gain, 3 mm-ko altzairu galbanizatuko sare bat jarri zen, tortsio hirukoitzekoa eta hexagonoen erpinen artean 10 cm-ko tartea zuena eta aldeen artean 8 cm-koa; hesiaren metro bakoitzak 51,10 KN/ml erresistentzia zuen bertikalean eta 26,3 KN/ml horizontalean. Sarea 9 m2-ro (3 x 3 m) finkatuta dago, 20 mm-ko buloiekin eta 2m-ko luzerarekin. Tunelaren barneko gunitatua bide lehorretik egin zen hegoaldeko ahotik, garraiorako aluminiozko tutuen sistema bat ezarriz; horrek exekutatzerakoan aireztapen artifizialeko sistema bat jartzera beharrezkoa izatea eragin zuen. Halaber, galeriaren barruko drainatzea egin zen eta tunelaren barruan argiztatzea jarri zen, horretarako galeriaren barruan finkatuta zegoen kableak baliatu ziren. Iparraldeko sarbidean egin ziren lanei dagokienez, igarobidea egokitzeko lubeta horma bat exekutatu zen eta gertatutako luiziak kendu ziren, materiala hornidura tutuaren giltzarriaren gainean erortzea eragiten baitzuten.