Goi-hornidura

2. FASEA: MENDAURRENTZAKO KONPONBIDEA (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Sertecna
Sustatzailea: 
Navarra de infraestructuras locales (Nilsa)
Adjudikazioaren zenbatekoa:
2.225.098,97 euro
Hasiera-data: 2005ko maiatza
Amaiera-data: 2006ko ekaina
Kokalekua:
Mendaur ( Nafarroa)
Obraren zuzendaritza: 
Santiago Sainz de los Terreros

 




  Aurreikusten diren lanak lau talde nagusitan bana ditzakegu:
1-Hoditeria, kutxatilak eta fabrika-obrak.
2-Biltegiak kokatzeko lurrak berdintzea, ETAP eta harri-lubeten hormak
3-Hormigoizko egiturak eraikitzea: Ponpaketa etxolak, ur gordin eta garbientzako biltegiak eta ETAP.
4-Berrezartzeak. Hoditeria, kutxatilak eta lotutako fabrika-obrak: Lan hauei ekiteko lur erretenak ireki eta hodiak kokatzen dira, dagozkien pieza bereziekin. Lur erretenak irekitzearekin eta hodiak kokatzearekin batera, kutxatilak, fabrika-obrak, ura biltzeko kutxatilak, etab. egiten hasten dira.

Biltegiak kokatzeko lurra berdintzea, ETAP eta harri-lubeten hormak: Zeregin hauek erretenak irekitzearekin eta hodiak kokatzearekin batera hasten dira guztiz independenteak baitira. Lehenik eta behin, mendi-hegala zeru irekian induskatzen hasten gara bankada ezberdinak osatzeko. Haien gainean biltegiak eta ETAP kokatuko dira. Indusketa egiten doan heinean eta plataformak sortuz doazen heinean, harri-lubeten hormak exekutatzen dira indusketak eragiten dituen ezpondak eta bankadak eusteko.

Hormigoizko egiturak eraikitzea: Ekipo honek lurren berdinketa ia amaitu arte ezin du biltegien eremuan eta ETAPean jardun. Hortaz, lehenengo ponpaketa etxolak exekutatzen dira, lan hori ez baitago bestelako bigarren mailako lanen mende.

Berrezartzeak: Obrak kaltetu dituen elementuak ordezkatzea batez ere hoditeriarekin zerikusia duten lanetan ematen da. Berrezartzeak presa handiagoarekin edo txikiagoarekin egiten dira haien garrantziaren arabera.