Elizondoko biltegia

ELIZONDO (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Santiago Sainz de los Terreros Goñi.
Sustatzailea:
Baztan harana
Adjudikazioaren zenbatekoa:
774.227,04 €
Hasiera-data:
2.012ko azaroa
Amaiera-data:
2.013ko abuztua
Obraren zuzendaria:
Jesús Pacheco

 





 
1.700 m3-ko biltegi berri bat eraiki zen Elizondo eta Elbete herrientzat eta Antzanborda, Etxaide nukleoentzat eta biltegia abiarazteko konexio eta obra osagarrientzat (Etxaide Auzoaren konexioarentzat izan ezik).

Transformatzailearen eta zegoen biltegiaren artean 3,50x6,00 m-ko barne dimentsioak zituen ponpaketa etxola berri bat egin zen.

Biltegiak 33,80 x 13,10 m-ko kanpo dimentsioak ditu, eta 16,30 x 12,30 m-ko bi konpartimendutan banatuta dago; 5,40 m-ko altuera du osotara eta ur-xafla 4,40 m-tara dago. Bildutako uraren bolumena 1.720 m3-koa da. Biltegia hormigoi armatuarekin eta in situ gauzatu da, 40 cm-ko lodiera duten kanpo hormekin eta 40x40 cm-ko 4 haberekin eta ardatzen arteko 5,57, 6,28 y 4,85 m-ko distantzia aldakorrarekin. Bi konpartimentuen artean horma bat dago (hormigoizkoa ere bai), 40 cm-ko lodiera duena.

Giltza-ganberaren barne dimentsioak 9,50x4,50 m-koak dira eta 2,50 m biltegian sartzen dira, barrua ikusi ahal izateko.

Estetika hobetze aldera izkinetan harrizko lauzazko akaberak eta fatxada nagusiaren goialdean xareta osatuz zurezko gehigarriak egin dira.
Biltegi berriaren eta zaharren arteko kondukzioak FD Ø 200 mm-koak dira inpultsiorako eta FD Ø 250 mm-koak herrirantz ateratzeko.

Iturri-Ederra Elkarteak hala eskatu zuenez gero, generadore bat instalatu zen hornidura elektriko orokorra gelditzen denetan biltegira ura ponpatzen jarraitzeko.