Zarautzeko trenbide-pasaguneak kentzea

 (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Antonio Villanueva Oliva
Sustatzailea:
Eusko Jaurlaritza. ETS
Adjudikazioaren zenbatekoa:
1.195.892,24 euro
Hasiera-data:
2010eko maiatza
Amaiera-data:
2010eko iraila
Kokalekua:
Zarautz (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza:
Alvaro Moral

 





 

Sekzio tipo ezberdinak dituzten bi errepide diseinatu dira. Lehenengoak kirol instalazioetara sartzeko bidearen amaieran orain dela gutxi eraikitako biribildunearekin konektatzen du, autobidearen zubiaren azpitik igarotzen da ipar-ekialderago dagoen bidera iristean amaitzen da.

1. bidearen sekzio tipoa 3,5 metroko zabalera duten bi errailez osatuta dago. Bestea, 2. bidea, 1. Bidearen PK 0+213,7an hasten da eta autobideko zubiaren ipar-ekialdeko etxebizitzetara sarbide ematen du. Ibilbidea dauden bideetatik igarotzen da ibilbidearen amaieran izan ezik, azken etxebizitzara iritsi baino lehenago, bertan ez baitago biderik. T itxura duen eta kirol instalazioetara sartzeko bidearekin lotzen duen bidegurutze batean amaitzen da.
 
2. bidearen sekzio tipoa 4,5 metroko zabalera duen gurpilbide batez osatuta dago.
Era berean, dokumentu honek hiru trenbide-pasagune kentzeagatik egingo diren itxierak biltzen ditu.