Kalitate sistema

     
Construcciones Mariezcurrena kalitate ziurtagiria jaso duen obra publikoko lehenengo enpresa da. 1996an AENORen aitorpena jaso zuen, UNE-EN ISO 9002 arauari jarraiki, Enpresa Erregistratua agiriarekin. Orain indarrean dagoen araua UNE-EN ISO 9001 da.

Sistema hau ezartzeak kalitatea zaintzeko konpromisoa hartzea dakarkio enpresari, bai indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzeko bai bezeroen nahiak asetzeko; hortaz, beharrezkoa da esparru guztietan etengabe hobekuntzak egitea.
  Kalitate politika departamentu guztietan integratuta dago. Horretarako obra guztiak periodikoki ikuskatzen dira, dokumentazioa kontrolatzen da, kalitate sistema bera kontrolatzen da eta entregatu aurretik azken ikuskatzeak egiten dira.

Kalitate Sistemak sistema bakoitzaren kideen funtzioak definitzen ditu. Obra bakoitzak bere Kalitate Plana du, Kalitateko Zuzendariak, Obraren Buruak eta Arduradunak prestatzen dutena. Obraren garapenari eta materialei buruz egiten diren kontrolak idatziz jasotzen dira Kalitate Plana izeneko dokumentuan, zeina ondoren Kalitatearen Erregistro bihurtuko den.