|
|
Azterketa eta Ekoizpenen Departamentua
Azterketen Departamentua kualifikazio tekniko handiko lan-talde batez osatuta dago. Haien lana enpresa barruan esperientzia handia duten langileek berrikusten dute. Proiektuak aztertu eta bezeroen beharren arabera garatzeaz gain, laguntza teknikoa eskaintzen dugu eraikitzerakoan ahalik eta prezio baxuenean konponbiderik onenak emateko.
Eskarmentu handia dugunez gero, badakigu proiektuari buruzko proposamen eta ekarpen guztiek eragina dutela epean zein prezioan. Hortaz, inbertsioa errentagarri bihurtzen laguntzen duten abantaila gisa aurkezten dira beti. Bestalde, eta bezeroak hala eskatzen badu, gure Departamentu Teknikoa giltza eskura proiektuak berme osoz eskaintzeko gai da.
Construcciones Mariezcurrenaren obra guztiek markatutako xede guztiak bete dituzte: kalitate handia, gastuaren kontrola eta epean betetzea, baliabide guztiak ahalik eta gehien optimizatuz. Mota guztietako obrak kudeatzeko, antolatzeko eta koordinatzeko ahalmen handia dugu, beraz xede horiek oso ongi betetzen dira.
Obra gauzatzen ari den bitartean, Departamentu Teknikoak kontrol bat egiten du astero, eta beste bat hilabetero gure enpresa motarentzat berariaz ezarritako garapen informatiko batzuen bidez.
|