|
|
Baliabide teknikoak eta humanoak
Construcciones Mariezcurrena plantilla egonkorra du, kualifikazio handikoa eta enpresan ibilbide luzea egindakoa.
Gure lan-taldea eskarmentu handia duten teknikari eta profesionalez osatua dago: bideetako ingeniariak, obra publikoetako teknikariak, arkitektoak, aparejadoreak, meatzeetako ingeniariak, geologoak, topografoak, agronomoak, eta eskulangile espezializatu ugari, besteak beste, arduradunak, laguntzaileak, ofizialak, kofratzaileak eta makinistak. Haiek dira enpresari balio handiena ematen diotenak ongi egindako lanaren bermea eta segurtasuna ematen baitiote.
Horrez gain, obra mota guztietarako beharrezkoak diren makinak ditugu eta 300 unitate baino gehiagoz osatutako parke mugikorra dugu. Horri esker egin beharreko lan guztietan azkar eta fidagarritasunez jardun gaiztezke. Une honetan atzerako hondeamakinak, bulldozerrak, kamioiak, garabiak, hinkak, betoi-makinak, ekipamendu bereziak, topografoak eta abar ditugu.
Jarduerak berak sortutako beharrak direla-eta langile zein makina kopurua areagotuz joan da, hori dela-eta, une honetan sektorean erreferentziazko enpresa bat gara.
|